Anaisabeltz 'LUDI' | Artea zuzenean

05 Maiatza 2021 16:30 – 29 Maiatza 2021 19:30


Ebakigarriak esperimentatzea.

"Haurtzaroko zaletasunetik paperezko ebakigarrietara Ludi proiektua sortu da, eta hainbat urte daramatzat proiektu horretan lanean.

Jolas aske eta sortzailea da, adin guztietan goza daitekeena. Jantzi bakoitza bakarra eta errepikaezina da. Patroien diseinuagatik, jantziak irudiaren zati ezberdinetan jar daitezke, honela konbinazio ugari lortuz.

Teknologia berriak uztartu nahi izan ditut, hala nola diseinu grafikoa, laser ebaketa eta grabatua, jostura, puntua, kakorratza eta pintura tradizionalak erabiliz.

Lanean erabiltzen ditudan ehunak, mertzeriako xehetasunak eta apaingarriak guztiz birziklatuak dira, erretalak, erabiltzen ez diren jantziak, etab., denak lagatzen dituzte sinadurek edo partikularrek.

Era berean, ez diet generorik eman nahi izan irudiei, bata zein bestea erabili ahal izateko".

 

2021eko maiatzaren 5etik 29ra
Ordutegia: 
asteazkenak, ostiralak eta larunbatak, 16:30 > 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Harremana:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | @anaisabeltz

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


Anaisabeltz

Anaisabeltz Ludi 1   Anaisabeltz Ludi 2