#MargaretWatkins. Instagram Lehiaketa

05 Apirila 2021 00:00 – 18 Apirila 2021 00:00


Argazki-lehiaketa Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Black Light. Margaret Watkins erakusketaren esparruan.

Alegiazko produktu bat asmatzea proposatzen dizugu, eslogan bat sortzea eta argazki bat egitea iragarki bat ilustratzeko. Irudia eta eslogana Instagrameko zure kontura igo #MargaretWatkins hashtag edo traolarekin. Eta ez ahaztu Artegunearen kontua (@arteguneaKutxa) jarraitu, aipatu eta etiketatzeaz gain.

Margaret Watkins aitzindaria izan zen publizitate-argazkilaritzan.Produktu bat aurkezteko modua aldatu zuen, objektuaren propietateak areagotuz, bere forman ardaztuz ia abstrakziora iristeraino.Publizitate-irudia tratatzeko bere moduak aurrea hartu zion abangoardiako estetikari, gero mundu osora zabaldu zena Bauhaus-en eraginpean.

 

Argazkiak bidaltzeko epea: 2021eko apirilaren 5tik 18ra
Sariak: Margaret Watkinsen katalogoa (ingelesez argitaratua). Bi irabazle
Lehiaketaren oinarriak 

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


MargaretWatkins Instagram