Euskadiko Gizarte Etxeetako Praktika Onen IRAKATSI Saria

01 Apirila 2021 00:00 – 15 Apirila 2021 00:00


EuskoFederpenek, Adinekoen Euskal Federazioak, Euskadiko Gizarte Etxeetako Praktika Onen IRAKATSI Sarirako deialdia egin du.

Aurkezpen ekitaldia.

Azkeneko eguna lanak entragatzeko: 2021eko apirilaren 15a

Deskribapena

Gizarte etxeek eginkizun garrantzitsua dute adinekoen gizarte egituraketan. Partekatzeko, elkarrekin bizitzeko eta bizipenak trukatzeko lekuak dira. Egungoa ez den garai eta egoera baterako diseinatu dira. Gaur egun, adinekoen belaunaldi berrien araberako beste behar batzuk daude.

Pandemiarekin bizi ditugun gorabeherak gorabehera, ezin ditugu ahaztu azken urteotan gizarte-etxeetan abian jarri diren esperientzia berriak, eta merezi du horien emaitzak ezagutzea. EuskoFederpenetik autonomia-mailan garatzen ari diren esperientzia horiek argitzea proposatzen dugu. Horretarako, sari bat eta bi akzesit ezarri nahi ditugu Gizarte Etxeetako Praktika Egokietarako, ezagutarazi eta denon artean partekatzeko.

Partehartzaileak

Euskal Herriko gizarte-etxe guztiak.

Dotazioa

  • 1.500 € proiektu irabazlearentzat eta diploma
  • 500 €-ko bi akzesit eta diploma

Informazioa

https://euskofederpen.blogspot.com |  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
T - 943 464662
Helbidea: Prim kalea, 49-2. ezk. 20006 Donostia/San Sebastián

 

EuskoFederpen-ek Gipuzkoa Kutxa Solidarioa sarean parte hartzen du

Euskofederpen Irakatsi SariakPremios