Hezurbeltzak

Larunbata, 17 Apirila 2021 19:00


Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. 

Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu letrak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.

Gorka Hermosa, akordeoilaria, CIA-IMC UNESCO 2014 Konposizio sariaren irabazle izan da. Bere konposizioak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika bezelako tokietan joak izan dira. Txina, Iran, Hegoamerika eta Europan kontzertuak eman izan ditu.

Jesús Prieto Pitti, gitarrajolea, ESMUC-en, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziatua da jazz eta musika modernoan. Gaur egun gitarra akustiko eta elektrikoan irakaslea da bertan. Estatu espainiarreko hainbat eta hainbat talderekin lan egin izan du: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar eta abar.

 

2021 apirilak 17, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 10 €

Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 12 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Hezurbeltzak