Natura, jasangarritasuna, konpromisoa eta bizitza: Euskal artilea ezagutu

11 Apirila 2021 11:00 – 13:30


Euskal Herriko artilearen munduan murgilduko gara, artilea lantzeko beharrezkoak diren prozesuak ezagutuko ditugu: ilea moztea, garbitzea, jorratzea eta kardatzea. BiziKarderrekin (artilea kardatzeko bizikleta) eta BiziRuekarekin (bizikleta baten gainean iruteko gurpila) egiten dugun lanaren erakustaldia egingo dugu, iruteko teknika tradizionala zurezko ziriarekin ikasiko dugu eta, azkenik, Mutur Beltz zintzilikario edo giltzatako bat sortuko dugu aurpegi beltzeko Karrantzako artilararekin. Tailerra parkeko naturgunean emango da.

Mutur Beltz, Karrantzako ardi beltza sustatzeko elkarte agroekologikoa, artistikoa eta kulturala. Besteak beste, honako helburu hauek ditu: ardi horien artilea lehengaitzat hartzea, praktika artistiko garaikidearen eta diseinuaren bidez; euskal artileen erabilera berriak ikertzea, eta, hartara, gure ingurunean eragiten duen ingurumen-inpaktua gutxitzea. Apustu politiko horrek guztion ongia eta erantzukizun soziala bilatzen ditu, ama lurrarekin duen harremanetik abiatuta | www.muturbeltz.com

 

Formatua: artile tailerra
Noiz
: 2021eko apirilaren 11a, igandea | 11:00-13:30
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: familiak
Hizkuntza: elebitan

Prezioa: 8 €

Izena eman botoia

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦  ekogunea.eus

2021Murturbeltz