Aste Santuko Udaleku teknologikoak

29 Martxoa 2021 09:00 – 09 Apirila 2021 13:30


Eureka! Zientzia Museoak Aste Santuan Udaleku Teknologikoak antolatzen ditu. Teknologia eta aisia landuko dituzte, gainera, beren zaletasuna garatuz oso egun bereziak igaroko dituzte.

Helburua partehartzaileak sortzaile aktibo bihurtzea da, robotikako edo bideo-jokoen diseinuko proiektu teknologikoak proposatuz, sortuz eta diseinatuz. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

Guztiak Doplay-ko profesionalek gidatuko dituzte.

  • IBILGAILUEN LASTERKETAK
  • ARKADE BIDEO JOKOEN PROGRAMAZIOA
 
Adina: 8-13 urte

Txandak
1. txanda: 2021eko martxoaren 29a, 30a eta 31a
2. txanda: 2021eko apirilaren 6a, 7a, 8a eta 9a

Ordutegia: 9:00-13:30 | 9:00-15:00 | 9:00-17:00
(jangela eta ludoteka zerbitzuak ere badaude)

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hizkuntza: elebitan
Informazioa eta izenemateak HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | eurekamuseoa.eus

Eureka Teknologia