Akuarela landa-koadernoetan | Juankar Cardesín

22 Maiatza 2021 11:00 – 12 Ekaina 2021 13:00


Ikastaro hau lau saiotan egingo da. Hasteko, landa-koadernoei buruzko sarrera bat egingo da: funtzioa eta aukerak, materialak, koaderno-motak, informazio erabilgarriaren bilketa, koadernotik obrara, koadernoaren helburua, informazioa eta naturako egunkaria. Ondoren, landa-zirriborroen erakustaldi bat egingo dugu eta azkenean, naturalaren pintura landuko dugu. Trikimailuak, lagungarri izango zaizkigun elementuak, akuarela fabrikatzeko formulak, artisau-akuarelazko kaxen ereduak eta geure materiala egiteko eta koadernoa aberasteko modua ezagutzeko aprobetxatuko dugu. Amaitzeko, egindako lanen balorazioa egingo dugu.

Juankar Cardesín

Batez ere, akuarela lantzen duen margolaria. Gaur egun, Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren aholkularia eta Euskal Akuarelisten Elkarteko kidea da. Bere lana bilduma nazional eta nazioartekoetan dago

 

Noiz: maiatzaren 22a eta 29a, eta ekainaren 5a eta 12a, larunbata | 11:00-13:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: gaztelaniaz

Prezioa: 62 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 67 €

Izena eman botoia

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦  ekogunea.eus

Akuarela Juankar Cardesin