Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegami | Ane Baztarrika

08 Maiatza 2021 10:00 – 17:00


Orizomegamia oihalean patroiak sortzeko Japoniako teknika tradizional bat da, origami estiloan tolestu eta gero tindagaietan partzialki murgilduz. Ikastaroak bi atal ditu: lehen atalean tolesteko sistemak azalduko ditugu eta Kutxa Ekoguneko landaredia ezberdinetatik koloreak nola lortu ikasiko dugu. Ostean hainbat toleste-sistema eta kolore-konbinazio esperimentatuko ditugu, teknika ulertu eta probatzen joateko. Bigarren atalean parte-hartzaile bakoitzak ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango du etxera eramango duen zapi bat sortuz.

Ane Baztarrika

Artista eta diseinatzaile, Arte Ederretan eta ehun-diseinuan prestatua. Japonian zehar bidaiatzeko aukera izan zuen, eta hainbat ehun-teknika tradizionaletan sakondu zuen, hala nola Shibori eta orizomegamian, eta baita tinta naturaletan ere. Tindagai jasangarriei buruz ikertzen hasi zen Amsterdameko laborategi batean | www.anebaztarrika.com

 

Noiz: maiatzaren 8a, larunbata | 10:00-14:00 eta 15:00-17:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: euskaraz

Prezioa: 42 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 45 €

Izena eman botoia

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦  ekogunea.eus

 

Orizomegamia   Orizomegamia2