Marteren esplorazioa

Ostirala, 12 Martxoa 2021 18:30


Perseverance robota arrakastaz lurreratu zen Marteren gainazalean otsailaren 18an. NASAren Mars 2020 misio honetan UPV/EHUk eta AVS eta Sener Aeroespaziala euskal enpresek parte hartu dute. Misioaren helburua Marten aurreko garaiko biz mikroskopikoa aurkitzea da. Gainera, etorkizunean esploratzeko tresnak ere testatuko ditu, eta Marteko baldintzak hobeto aztertuko ditu.

Perseverance osatzen duten bi elementuak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bi ikerketa-talderen laguntzarekin sortu dira. Horietako bat, Agustín Sánchez-Lavega Fisika Aplikatuko katedradunak zuzendua dagoen Bilboko Ingeniaritza Eskolako planeta zientzien taldea da eta bestea, Juan Manuel Madariaga Kimika Analitikoko katedraduna buru den Zientzia eta Teknologia Fakultateko IBeA ikerketa-taldea.

Agustín Sánchez-Lavega, lantalde zientifiko honen zuzendariak hitzaldi irekia eskeiniko du Eureka! Zientzia Museoan.

Hasiera batean, hitzaldia martxoaren 5erako zen baina 12ra pasa da.

 

2021eko martxoaren 12a, ostirala | 18:30
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Hizkuntza: castellano

Sartzea doan aurretik izenematearekin
Aforo mugatua
Informazioa eta izenemateak

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  www.eurekamuseoa.eus


Perseverance