banDUOneando. Tango bidaia | bertan behera

Larunbata, 27 Otsaila 2021 19:00


banDUOneandok Tango bidaia proposatzen digu.

Fernando Salinasek eta Salva Paradak, Gabriel González eta Daniela Salguero dantzariekin batera, genero honetako doinu adierazgarrienetako batzuk hurbilduko dizkigute: tangorik tradizionalenetik hasi eta modernoeneraino, milongak eta balsak barne.

Bertan, Astor Piazzollak, bandoneoiaren eta tangoaren bilakaeraren ikonoak, martxoaren 11n bere jaiotzaren mendeurrena betetzen duenak, leku berezia hartuko du eta berak gidatuko gaitu ibilbide musikal honetan.

Gozatu bidaiaz.

 

2021 otsailak 27, larunbata | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aldez aurretik: 10 €

Sarrerak erosi

Sarrera leihatilan: 12 €
 (Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) hasi baino ordubete lehenago), Online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00

Banduoneando web