Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea| Idoia Cuesta

13 Martxoa 2021 10:00 – 20 Martxoa 2021 17:00

 

Kanpoko jolas-espazio bat diseinatu eta sortuko da kolektiboki, zume biziz egindako eskultura bat eraikiz, txabola edo iglu motakoa, erronboan gurutzatutako saskigintzako teknikak aplikatuz. Kasu horretan, zumea bizirik dago eta ehunean landatzeko eta manipulatzeko modua azalduko da, baita ondoren mantentzeko eta kimatzeko aholkuak ere. Gainera, egitura hauek egiteko erabil daitezkeen Salix generoko aldaerak eta espezieak ezagutuko ditugu.

Idoia Cuesta

Ehun-sortzailea da. Bere diseinuek tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte. Artisautza Sari Nazionala da. Galiziako Biosferaren Erreserbako eskualde batean du lantegia, eta bertan saskigintza garaikideari buruzko klaseak ematen ditu.
Bere inspirazio-iturriak, ingurua, natura eta inguruko paisaia dira | www.idoiacuesta.com

 

Noiz: 2021eko martzoaren 13a, larunbata
10:00-14:00 eta 15:00-17:00
Lekua: Kutxa Ekogunea
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: elebitan

Prezioa: 44 € (Kutxabank-eko bezeroak) / 48 €
Izena emateko epea: martxoak 5

Izena eman botoia

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Kma)
20009 Donostia, Gipuzkoa

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦  ekogunea.eus

2021KutxaEkogunea EgiturakIdoiaCuesta