Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

08 Otsaila 2021 00:00 – 28 Otsaila 2021 00:00


Otsailaren 11a, osteguna, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburua da emakumeak zientzian duen zeregina ikusaraztea, estereotipoak haustea eta emakumeen erreferenteak areagotzea.

Egun hau ospatzeko, Eureka! Zientzia Museoak hainbat jarduera antolatu ditu:

 

Emakumea Zientzian | erakusketa 

2021eko otsailaren 8tik 28ra

Aurkikuntza iraultzaileak egin zituzten hamabi emakume zientzialarien bizitzen inguruko erakusketa eskaintzen du Eureka Zientzia Museoak Elhuyarren eskutik
Erakusketa honek emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaraziko du, erreferenteak sortuiz. Gainera, gazteei emakume zientzialarien eredua hurbiltzen lagunduko du, ezarritako hainbat estereotipo faltsu gainditzeko asmoz.

Jarraitu hitzaldia zuzenean

Atzoko eta gaurko zientzialariak | hitzaldia

otsailaren 12a, ostirala, 18:00

Donostiako hainbat ikerkuntza zentrotan lan egiten duten bost emakumeke zientzialari izango dira, haien ikerketa eta ekarpen zientifikoei buruz hitz eginten eta, aldi berean, historiako zientzialari handi batzuei erreferentzia eginez.

Zientziaren izarrak | familientzako tailerrak

otsailaren 20a eta 21a, larunbata eta igandea

Elhuyarrek prestatutako emakumezko zientzialarien 12 kontakizunetatik abiatuta, zientzia-esperimentuak egingo dira familian Eureka! Zientzia Museoan emakume zientzialari edo zientziaren izar horien omenez.

Informazio gehiago HEMEN


Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.eus

Emakumeak Zientzian2021

Erakusketa