Zenbat dakizu Donostiari buruz? | lehiaketa
Mugikortasuneko murrizketen aurrean, Donostia Turismoak tokiko espazio kulturalak babesteko eta bultzatzeko ekimena jarri du abian, Donostialdeko museo nagusiekin elkarlanean:
- Eureka! Zientzia Museoa
- San Telmo Museoa
- Aquariuma
- Chillida Leku
- Euskal Itsas Museoa
- Albaola
- Cristóbal Balenciaga Museoa.
Batez ere gertuko hartzaileei zuzendutako lehiaketa baten bidez, Donostiari buruzko ezagutzak proban jarriko ditugu, datu historiko eta bitxikeriak eskainiko ditugu, eta parte-hartzaileak inguruko kulturan sakontzera animatuko ditugu, haien artean bertako museoak, arte-galeriak eta beste kulturgune batzuk bisitatzeko interesa pizteko. Galdetegia beste hizkuntza batzuetan ere egongo da eskuragarri bisitariek gure kulturari buruz ikas dezaten.