Euskararen Ginkana | 7. edizioa
7. edizioko Euskararen Ginkana abian dago. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa hau Kutxa Ekoguneak antoatzen du Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.
16 urtetik gora dituzten 4-6 laguneko taldea osatu eta parte hartu!
Sariak eta dibertsioa ziurrak!
Lehiaketaren helburua herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez. Horretarako, urtero gai zehatz bat aukeratzen da eta burutu beharreko probak gai horri buruzkoak izaten dira.
Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 11tik 31ra
Informazioa eta izenemateak: euskararenginkana.eus
- Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3ra arte.
- Martxoaren 20an final handia jokatuko da, Kutxa Ekogunean bi aurkezle oso berezirekin: Ilaski Serrano eta Kike Amunarriz, Mihiluze lehiaketako aurkezleak elkartuko dira.