'Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala'
Kutxa Fundazioak Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala liburua aurkeztuko du, José Antonio Azpiazu historialari ezagunak idatzia. Ekitaldian idazlea bera izango da.
Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateak, XVI. mendean Avilako gotzain Rodrigo Mercado de Zuazolak sortuak, izan zuen garrantzi historikoa aitortzearekin euskaldunok dugun zorraren zati bat ordaintzera datorren lana da hau.
2021eko urtarrilaren 21a, osteguna | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia/San Sebastián
Sartzea librea aforoa bete arte
Liburuaren ale bat emango zaie bertaratutakoei
Prentsa-oharra
![]() |
![]() |