Kutxa Ekoguneak bere udaberriko ikastaroetan izena emateko epea ireki du

07 Urtarrila 2021 09:00 – 21 Urtarrila 2021 14:00


Urtarrilaren 7tik aurrera, osteguna, hasiko da 2021eko urtarriletik ekainera bitartean Kutxa Ekoguneko udaberriko ikastaroetan izena emateko epea.

Aurten, gure ardatz eta helburuei lotutako ikastaroen programa zabala prestatu dugu: kultura ekologikoa; baratzea eta lorezaintza; natura, artea eta pedagogia berdea; ongizatea eta osasuna edo artisautza garaikidea.

Hainbat teknika ikasiko ditugu artista eta artisau ezagunen eskutik, eta hainbat edukiz gozatuko dugu.

 

Izenemateak: 2021eko urtarrilaren 7tik 21era arte (14:00ak arte)
Lekua: Kutxa Ekogunea
Informazioa eta izenemateak
Aukeratu gogokoen duzun ikastaroa, eta gozatu!

 

  • Akuarela landa-koadernotan | Juankar Cardesín
  • Baratza nire balkoian | Anjel Azpillaga
  • Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak | Aitziber Otegi
  • Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | Eider Otaegi
  • Egitura sortzaileak: zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea | Idoia Cuesta
  • Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Orizomegamia | Ane Baztarrika
  • Ehun-artea. Estanpazio botanikoa: Shibori |Ane Baztarrika
  • Ehun-artea. Feltroa lantzen | Tytti Thusberg
  • Hizkuntza ekologia: ekologiaren ikuspegitik, euskarak duen garrantzia ulertzeko gakoak | Itsaso Olaizola
  • Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak | Idoia Lizeaga
  • Lore-artea. Bitxigintza loreekin | Idoia Lizeaga
  • Oinarrizko ornitologia: hegaztiak identifikatzen | SEO/BirdLife
  • Saskigintza landare-zuntzekin: ehundurak ehuntzen | Idoia Cuesta
  • Udaberriko sendabelarrak: gibelerako erremedioak | Garbiñe Larrea
  • Udaberriko sendabelarrak: intxusaren monografikoa | Garbiñe Larrea
  • Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatzen ikasi | Arantza Munita eta Olaia Blanco

xaboiak   Aulas KK 258x178 alb EKO aulas