Leire Salaberria | erakusketa
Leire Salaberria ilustratzailearen erakusketa.
Artistak 2015tik gaur arte egindako ilustrazio-lanen aukeraketa bat aurkezten du. Bertan, liburuentzako ilustrazioak, karteleentzako ilustrazioak eta proiektu pertsonalak biltzen ditu. Ilustrazio originalak ikusteaz gain, orain arte argitaratu dituen liburuak ere egongo dira. Liburua bera esku artean hartu, irakurri, begiratu…. eta hauen marrazki inprimatuak eta beraien marrazki originalak aldi berean ikusi eta bien arteko lan-prozesua bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
2021eko urtarrilaren 12tik otsailaren 4ra arte
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:00 (astearteak itxita)
Larunbatak: 10:30-13:30 | 18:00-20:30
Tokia: Bastero Kulturgunea (Andoain)
Informazio gehiago hemen
![]() |
![]() |