Diana Vásina 'MirArte proiektua' (2019-2020) | Artea zuzenean
"Sormen proiektu honen bidez, begirada geure barne errealitatera erakarri nahi dut.
Hamaika gauzatan galtzen gara bidean, geure begiek beti kanpokoari egiten baitiote so. Baina argi izpiren bat egon liteke gure baitan, eta aurkituz gero, geure buruak sorturiko “arazo” asko, goizean eguzkia irtetean lainoa desegiten den moduan desagertuko dira.
Proposamen hau introspekzioa eta geure barnera begiratzeari diogun beldurrari buruz ari zaigu.
Nahikoa ezagutzen ez dugun izaki perfektua bizi da gure baitan, bakean eta asebeterik. Errealitate honen aurrean begiak estali ohi ditugu, eta horren ondorioz sortzen dira arazo modernoak (berdintasun eza, arrazakeria, zekenkeria, nahasmen soziala…).
Horregatik guztiagatik, zenbaitetan, beharrezkoa izan ohi da geure baitako ispiluaren aurrean jartzea."
2021eko urtarrilaren 2tik 30era
Ordutegia
Astelehena, asteazkena eta ostirala: 18:00-20:00
Larunbata: 16:00-18:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea
Harremanetarako
instagram-a | webgunea | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |