Zientzia Forgesen aburuz

02 Abendua 2020 10:00 – 17 Urtarrila 2021 20:00

 

Materialen Fisika Zentroak (CFM), Eureka! Zientzia Museoarekin lankidetzan Zientzia Forgesen aburuz erakusketa aurkezten du, Antonio Fraguas handiaren omenez Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak ekoitzitako erakusketa.

Bere 66 binetek, Forgesen interpretazio bereziak islatzen dituzte. Besteak beste, bizitzaren jatorria edo giza eboluzioa bezalako gai unibertsalak; Arkimedesen printzipioa edo zulo beltzen teoria bezalako aurkikuntzak, eta Newton, Darwin edo Einstein bezalako zientzialari ospetsuei eskainitako binetak ere. Aurrerapen teknologikoak “Cervantes twittero”baten bidez agertzen dira, umoristaren estiloko beste egoera komiko batzuen artean.

Forgesek, bere bizitzan zehar, bineta asko erabili zituen erakunde zientifikoentzat eta ikertzaileentzat arreta eta baliabide gehiago eskatzeko. Aldarrikapen hori aurrekontu-murrizketei eta betiereko bekadunei zuzenean erreferentzia egiten dieten marrazkietan ere agertzen da.

 

2020ko abenduaren 2tik 2021eko urtarrilaren 17ra
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa (Newton aretoa)
Museoko ordutegian
Sartzea dohainik

Prentsa-oharra

LaCienciaSegúnForges