Goi-mailako joskintzako teknikak. Jakigintza

16 Azaroa 2020 00:00 – 06 Abendua 2020 00:00


Online ikastaro tutoretzadun honek Balenciaga Etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak.

 

Datak: 2020ko azaroaren 16tik abenduaren 6ra arte
Hizkuntza: gaztelania

Norentzat: Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan lehen urratsak egiteko interesa duen edonor.

Baldintzak: Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko.
Irakaslea: Javier Martín
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda

Informazio gehiago eta izen-emateak:www.cristobalbalenciaga.com

Balenciaga sastreria