IV Jardunaldi japoniarrak

07 Azaroa 2020 18:00 – 20:00


Aiko Donostia-Japón kultur elkarteak antolatutako Jardunaldi japoniarrak; hainbat jarduera egongo dira Japoniako kultura eta bere tradizioak ezagutarazi eta zabaltzeko helburuaz.

 

2020ko azaroak 7, larunbata | 18:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera : 3 €
Sarrerak erosi
Leihatilan: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) | Ordutegia larunbatean: 11:00-20:00

Programa

  • Geishei buruzko sarrerako dokumental txikia (20-30 min).

  • Geishei buruzko hitzaldia ( 40-45 min).
    Geishen barne-mundua, ohiturak eta bizitza azalduko dizkigu hitzaldi txiki honek.

  • Japoniako bi antzerki labur, ekitaldiaren amaiera gisa:
    << Geisha eta Danna- performance-a da, Noh antzokian eta buyo dantzan oinarritua. Geisha bat Danna maitearen arreta erakartzen saiatzen da (Jauna).
    << Charlie Roundek idatzitako komedia zentzugabea da Los Monje anti Zen-, kyogen izeneko Japoniako fartsaren teknikan oinarritua. Japoniako bi monje budistak beren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egiten dute.

    Zuzendaria: Javier Marcos
    Interpreteak: Izaskun Santiago, Marisa Tabernero eta Javier Marcos.

Jornadas japonesas2020