Bisita gidatua Animalia aretora

21 Urria 2020 12:00 – 31 Abendua 2020 19:00


Eureka! Zientzia Museoak bisita gidatuak Animalia aretora eskaintzen ditu asteburuetan eta jaiegunetan.

Gainera, Museoak biztanle berriak ditu: kameleoi pantera bikotea da, emea eta arra, hiru hilabete ingurukoa. Gertutik ezagutu nahi badituzu, Museora hurbildu besterik ez duzu

 

Ordua: 12:00 gaztelaniaz / 12:45 euskaraz - 17:15 gaztelaniaz / 18:15 euskaraz
Informazio gehiago: www.eurekamuseoa.eus

Publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute.

Oihan tropikaletako sugek, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak besteak beste, ezagutuko ditugu eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu.