Ekobermuta. Ingurumenaren aldeko keinuak

25 Urria 2020 12:30 – 13:30


Kutxa Ekoguneak bermutaren orduan jasangarritasunaren solasaldi motz, atsegin eta interesgarrien bidez piztu nahi dizu jakiteko eta ekiteko gosea. Ezpainak goxatuz ideiak eta proiektuak sortzeko ahalmena handitzen zaigu, ezta?

Igande honetan, Sonja Schweitzer eta haren alabak Lorea eta Ainhoa izango ditugu lagun. Familia horrek ingurune naturalarekiko errespetua transmititzen du, bizimodu jasangarriaz gozatuz eta egunerokotasunera egokituz. Eguneroko ohitura asko aldatu dituzte, zero hondakineko bizitza izateko.

Hitzordu bat duzu Kutxa Ekogunean. Etor zaitez zure esperientzia partekatzera edota besteena entzutera. Zai gaituzu.

 

2020ko urriak 25, igandea | 12:30-13:30
Adina: + 18 urte
Hizkuntza: euskara
Lekua: Kutxa Ekogunea

Sartzea dohainik
beharrezkoa izena ematea. Izena eman

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

 

Ekobermuta SonjaSchweitzer