Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)

Asteartea, 27 Urria 2020 19:00


Kutxa Fundazioak Pedro Berriochoaren Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburua aurkezten du.

Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968) liburuak Toribio Echevarríaren balioa nabarmentzen du, Eibarren begirune handia zitzaion gizona, baina ez hain ezaguna gainerako Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Liburuak hiru zati ditu. Lehenak, Toribioren biografia bat egiten du bere gorabehera ugarien bidez. Bigarren zatiak ardatz hirukoitz baten pean aztertzen ditu bere liburuak eta idatziak: memorialista, Eibarko euskalkiaren azterketari emandako gizona eta saiogilea. Hirugarren zatia zabalena da, eta bere ideien, zaletasunen eta lanen bidez aztertzen du bere nortasuna. Autoreak, Toribiok berak bere liburuen eta korrespondentziaren bidez erakutsi zigun guztia biltzen du.

 

2020ko urriak 27, asteartea | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sartzea librea aforoa bete arte

Liburuaren ale bat emango zaie bertaratutakoei

Prentsa-oharra

 

Pedro Berriochoa

Pedro Berriotxoa Azkarate (Urretxu, 1958) Deustuko Unibertsitatetik Geografia eta Historian lizentziatua da, baita ere EHUtik Antropologia lizentziatua, Nafarroako Unibertsitate Publikotik nekazaritza-ingeniari teknikoa eta EHUtik Historian doktorea. Ertainetako Geografia eta Historia irakaslea izan da eta baita EHUko Antropologia irakaslea ere Filosofiako Fakultatean.

Bost liburu idatzi ditu, tesiaren gaineko Como un jardín. El caserío vasco entre los siglos XIX y XX nabarmenena delarik. Haren lan-ardatzak nekazaritzaren historia eta historia kulturala dira.


ToribioEchevarria portada