Dánae + Xabi & Iban García | Karaoke. Meet & Greet

Larunbata, 12 Abendua 2020 18:00


Dánae eta Xabik, ETBko Goazen telesail jendetsuaren bi protagonistek, Iban Garcíarekin batera, Karaokeren lehiaketa batean parte hartuko dute.

Udako barnetegi batean, etb1en ematen den euskarazko errebelazio musikala da oraindik ere Goazen. Dánae eta Xabi dira 2019an estreinatu zen musika-serie eta -ikuskizuneko kide berriak. Emanaldietako bakoitzean edukiera osoa dute.

Dánaek irabazi egin zuen ‘BaGo!az’ showaren hirugarren denboraldia, eta, horri esker, ‘Go!azen’ telesailaren denboraldi berriko aktoreetako bat izan da. Irungo gazteak aho zabalik utzi zituen epaimahaikideak lehen notatik, eta lau aldiz izan zen bozkatuena.

Beste aurpegi berrietako bat izan zen Xabi ekoizpen ezagunean, eta berehala sartu zen publikoaren gogokoenen artean.

 

2020ko abenduaren 12a, larunbata | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin, Kutxa Fundazioko programa gazteak antolatutako ekitaldia, Gipuzkoako nerabeei zuzendua: 14-17 urte

Doako sartzea. Aforo mugatua
Beharrezkoa sarrera erreserbatzea. Erreserbatu zure sarrera

Danae   Xabi