Carlota Moon | Meet & Greet

Larunbata, 14 Azaroa 2020 18:00


17 urte eskas dituelarik, jende askok ikusi du pertsona gisa eta youtuber gisa hazten. Mundu honetan, zintzotasunagatik eta gertutasunagatik nabarmentzen da, eta bere bideoak ikusten dituen bitartean lagun batekin hitz egiten ari direla sentiarazten die harpidedunei. Haren eraginari eta jarraitzaileei esker, ezinezkotzat jotzen zituen amets asko bete ahal izan ditu.

Carlota Moonek urrats handiak egin ditu bere bizitzari, ikasketei, gustuei eta abarri buruz hitz eginez, eta bere berezkotasunari eta freskotasunari esker, bere egunerokotasuna ahalik eta hobekien ezagutaraztea lortu du.

Bere helburua mezu positiboa eta aldi berean errealista zabaltzea da, mundu digital berri honetan bere hondar-aletxoa jarriz. Youtuben hasi zen eta gauzak ongi eginez eta gogor lan eginez kanalean bere lekua lortu du, eta horri esker lortu duena eta lortzen ari dena azalduko du.

“Zatoz Carlota Moon ezagutzera, bere historia zuzenean ezagutzera, … solasaldi entretenigarrian, sareetan izan zituen hastapenak azalduko ditu, bidean aurkitu dituen arazoak, eta nola konpondu izan dituen. Solasaldi eta meet & greet honek ere topaketa- eta eztabaida-gune bihurtuko dute Kutxa Kultur Plaza Gipuzkoako nerabeentzat (#izanezberdin)”.

 

2020ko azaroaren 14a, larunbata | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
#izanezberdin, Kutxa Fundazioko programa gazteak antolatutako ekitaldia, Gipuzkoako nerabeei zuzendua: 14-17 urte

Doako sartzea. Aforo mugatua
Beharrezkoa sarrera erreserbatzea. Erreserbatu zure sarrera

Carlota Moon   Carlota Moon2