Victor Antón Group

Osteguna, 05 Azaroa 2020 19:00


Changing Gears Víctor Antón Groupen disko berria da. Zortzi abesti original ditu eta musikari eta lagun bikainekin grabatuta dago.

Gitarristaren bigarren lana da, konpositore eta bakarlari gisa, konposizio eta instrumentu teknika garatzen duena, tradizioaren elementuak eta kontzeptu garaikideak biltzen dituen proposamen pertsonala. "Changing Gears" grabatzeko biltzen diren musikariak ezagunak dira estatuan eta nazioartean. Espainiako jazz-jaialdi eta klub nagusietan jo dute, eta beste musikari ospetsu batzuekin aritu dira agertokian: Perico Sambeat, Lage Lund, Andrzej Olejniczak eta Peter Bernstein. Gainera, beren nortasuna eman diete gaiei, disko fresko eta bizia lortzeko.

Taldekideak:

  • Víctor Antón: gitarra
  • Iñigo Ruiz de Gordejuela: pianoa
  • Kike Arza: kontrabaxua
  • Juanma Urriza: bateria

 

2020ko azaroak 5, osteguna | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera : 3 €
Sarrerak erosi
Leihatilan: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (1. solairua) | Ordutegia ostegunean: 10:00-19:00

VictorAntonGroup