Filosofia haurrentzat | “Pentsatuz ikertu” tailerra

09 Urtarrila 2021 17:00 – 20 Martxoa 2021 18:30


Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu?

Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu?

Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere!

irakurri gehiago...

 

Datak
6 saio haurrentzat eta 1 gurasoentzat:
Urtarilaren 6a eta 23a, otsailaren 6a eta 20a, eta martxoaren 6a eta 20a (azken saioa bikoitza izango da, haurrak areto batean egongo dira eta familia beste batean).

Ordutegia: Larunbata arratsaldetan. 17:00 -18:30

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)

Adina: 8-11 urte

Hizkuntza: euskara

Aforo mugatua
Izenematea doan. Izenemateak: 2020ko abenduaren 1etik 2021ko urtarrilaren 4ra. Izena eman
Haurraren izen ematearekin, aita, ama edo tutore legalaren izena ematen da ere

Kutxa Kultur

Tabakalera (4ª planta). Donostia / San Sebastián ¦ T – 943 251919 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

FiloHaurrak3