FOLEY | Soinu-efektuak zinemagintzan

22 Azaroa 2020 10:00 – 14:00


Zure pelikula gogokoenetako soinu-efektuak nola egin diren jakin nahi? Zuk zeuk egitera animatuko al zinateke? Badakizu nola?

Zatoz soinuaren magia deskubritzera gure FOLEY tailerrean.

Foley-teknikaren bidez, sekuentzia batean agertzen diren pertsonaia edota objetu orok sortuko lituzketen soinuak birsortzen dira, eta horretarako pentsatu baino irudimen handiagoa behar da. Zinemagintzaren prozesu dibertigarri eta kuttunenetakoa izan daiteke.

Oso gutxitan erreparatzen bait zaio filme baten soinuari. Beti irudia lehenesten da baina hein handi batean, istorioaren sinesgarritasuna soinuaren dimentsioan oinarritzen da. Tailer honetan, partehartzaileek animaziozko filme baten soinu-efektuak nola sortzen diren deskubrituko dute eta berezko soinu-banda osatuko dute. Horretarako, tramankulu desberdinak erabiliko ditugu bai eta soinu-edizio programa bat nola erabiltzen den ere ikasiko dugu.

 

2020ko azaroak 22, igandea | 10:00-14:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Adina: 7-12 urte
Hizkuntza: euskara

Dinamizatzailea: Pixelatu

Doako tailerra. Aforo mugatua. Beharrezkoa da izena ematea
Izenemateak urriaren 15etik azaroaren 18ra. Izena eman

FOLEY GAZTEDI