Jon Gurrutxaga & Urbil Artola

Igandea, 18 Urria 2020 20:00


"Kateak" Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu du, "Lokatzetan Play" binilo edizioen barruan. EP berria bi abestiz osatutako single formatuan kaleratu da eta barruan lau abestiko bonus CD-a du.

"Hitz lauz" aurreko diskoan ezarritako oinarri akustikoak jarraitu ditu musikari elgoibartarrak lan berrian. Kantu bakoitzak paisaia musikal guztiz ezberdinak margotzen ditu. Gospela, bluesa, folka eta pop-rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratzen du Gurrutxagak lan berrian.

Lagunez inguraturik osatu du lana: Iñigo Gorritxategi (baxua), Urbil Artola (dobroa), Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa), Marcos Coll (armonika), Peio Gorrotxategi (teklatua).

Zuzenekoak bikote moduan eskaintzen ari da Urbil Artola hondarribiarra lagun duela dobro eta lap steel ezberdinetan.

 

2020ko urriak 18, igandea | 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera : 3 €
(kontsumizioa barne)
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Urbil