Itziar Unzurrunzaga. Udarako ariketak

18 Iraila 2020 17:00 – 03 Urria 2020 20:00


Itziar Unzurrunzagaren espresio bidea, natura oinarritzat duela, marrazkia eta estampazioa da. 

Gaiak zientzia eta artea bat egiten du: arrainak, algak, loreak eta landareekin paper fibradunean monotipoak (pieza bakarrak) sortzea, organismo eta landareen irudi bera eskuz imprimatuz, argazki bat balitz bezala, tinta erabiliaz.

Naturarekiko begirada hobetzea eta bitxitasunak bereiztea da Itziarren helburua, ezagunak ditugun elementuen errepresentazioa lantzen bait du.

Gipuzkoako itsasertzea aberatsa dugu landare naiz arrain espezietan; autorearen kolekzioa bai Gipuzkoan bai Gironako kostaldeetako espeziekin bilakatu da.

 

2020ko irailaren 18tik urriaren 3ra
Egunak: 18a, 19a, 20a, 25a eta 26a (irailean) eta 2a eta 3a (urrian)
Ordutegia: 17:00-20:00

Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera librea

Harremanetarako: www.itziarunzurrunzaga.com@itziarunzurrunzaga.llach

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.


iunzurrunzaga banc de corcons i lubina 69x145 cm alta