Elkartasun Aleak

15 Iraila 2020 00:00 – 18 Urria 2020 00:00


Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatutako erakusketa sare honetan biltzen den 198 elkarteen berri emateko helburuz.

Zatoz erakusketa ezagutzera eta Realaren bi elastikoen zozketan parte hartu!

 

2020ko irailaren 15etik urriaren 18ra
Lekua: Egiako pasabidean. Donostia / San Sebastián

Inaugurazioa online: irailaren 17an, osteguna, 11:00-11:30, youtube kanaletik
Prentsa-oharra (word-a)

Informazio gehiago: gipuzkoasolidarioa.info

Helburua

Gipuzkoako elkarteen sare garrantzitsu eta berebizikoa, www.gipuzkoasolidarioa.info plataforma digital multikanalean biltzen dena, ikusgai bihurtzea da erakusketaren helburua; eta gizarte-aktibazioa, elkarlana, konplizitate-sareen premia eta konpromiso pertsonalaren garrantzia azpimarratzea.


Deskripzioa

Erakusketak antolakera simetrikoa du, eta horrela Egiako pasabideak dituen bi sarreretatik egin daiteke irakurketa, honako banaketa honekin:

  • Sarrerako 3 panel. Hizkuntza bakoitzeko.
  • 8 panel bikoitz, gai-arlo hauekin: Berdintasuna, Kultura Aniztasuna, Nagusiak, Adingabeak eta Gazteak, Aniztasun Funtzionala, Inklusioa, Osasuna, eta Lankidetza eta Garapena.
  • Panel bat, astero berrituko dena, elkarteetatik bertatik abian jarritako ekimen sozialekin, jardunbide egokien adibidearekin, eta elkarteek berek jarri zituzten abian konfinamenduaren lehen uneetan. Hau ere hizkuntza bakoitzean berea.

Zergatik Egiako pasabidea

Erakusketa Egiako pasabidean metafora bat da bere horretan, elkarteak substratuan, lurrean, jartzen baititu erne eta loratu daitezen, gizarte honetan fruituak emanez eta gizarterik parte-hartzaileenaren oinarrian dauden sustrai indartsu horiek sortuz. Jendeak jendeari laguntzen dion gizarte bat.


ElkartasunAleak SemillasSolidaridad Totem2

ElkartasunAleak2020

ElkartasunAleak SemillasSolidaridad 2020 1