Goenaga

04 Iraila 2020 12:00 – 10 Urtarrila 2021 20:00


Juan Luis Goenagaren atzera begirako erakusketa. Margolariaren 128 lan egongo dira ikusgai 2021eko urtarrilaren 10era arte.

Artistaren bildumako lanak, 26 bilduma partikularretako lanak, Kutxa Fundazioaren Bildumakoak eta beste hainbat erakundetakoak: Gipuzkoako Foru Aldundia, D’Museoa (Donostiako Elizbarrutiko Museoa), ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz, Bilboko Arte Ederren Museoa, San Telmo Museoa (Donostia).

6 gune tematikotan dago antolatuta erakusketa. Gune horiek elkarren segidan daude areto nagusian antolatuta, egilearen irakurketa kronologikoa eta ebolutiboa egin ahal izateko. Horrez gainera, beste areto batean paper gaineko lana erakutsiko da, beste ibilbide paralelo baten antzera, baina modu autonomoan funtzionatuko duena, izan ere, Goenagarentzat papera ez da nahitaez pinturaren aurretiko urratsa.

  • Datak: 2020ko irailak 4 – 2021eko urtarrilak 10
  • Ordutegia: Asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Komisarioa: Mikel Lertxundi Galiana
  • Sarrera doakoa
  • Jarduerak: Bisita komentatuak, tailerrak...
  • Prentsa-oharra

Raíces II, 1975. Kutxa Fundazioa Bilduma

1 Juan Luis Goenaga. Sustraiak II 1975