False Positives | Esther Hovers

09 Iraila 2020 09:00 – 12 Urria 2020 21:00


False Positives-ek, makinen eta zaintza automatizatu-sistemen begiradapean ematen ari diren portaera arau berriak esploratzen ditu. Horretarako Esther Hovers «zaintza adimendua» ondo ezagutzen duten jakitun ugarirekin elkarlanean ibili zen. Hauexek, oinezkoen mugimendu eta gorputz-lengoaiazko jokabide ez zuzentzat jotzen diren zortzi portaeren berri eman zioten. Bapatean lasterka egitea edo luzaroan geldi egotea, anomaliatzat jotzen dira, izan ere, egoera hauetan zaintza prediktiborako sistemek hilketa bat gerta litekeela uler lezakete. Betiko zaintzaren denborazko logikari aurka eginez, makinok ez dute gertakizun bat dokumentatzen. Kontrara, gerta litezkeen hilketa hipotetikoak identifikatzen ahalegintzen dira.

Bruselako finantza-barrutian eta ezezagunen laguntzaz Hovers-ek hartutako argazkietan, espazio publikoan kontrol prediktiborako sistemek ezohizkotzat hartzen dituzten portaeren antzezpenak agertzen dira. Lan honek, mugimendu ereduen marrazkiak ere jasotzen dituena, zaintzarako trebatutako makinek pertsonen jokabidean daukaten eragina zalantzan ipini nahi du.

Esther Hovers

Amsterdamen jaio zen 1991n eta gaur egun Hagan bizi da. Esther Hoveres-ek argazkigintza ikasi zuen, baina aldi berean marrazkigintza, testugintza eta zinema ere lantzen ditu.

 

2020ko irailaren 9tik urriaren 12ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan: 9:00-22:00 | larunbatetan: 10:00-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00

Erakusketa hau GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren programazioaren barne dago. Kalera! lemapean Jaialdia irailaren 3tik 27ra egiten ari da Getxon.

Prentsa-oharra

Esther Hovers False Positives