Kutxa Kultur Modako diseinaitzaileak Cristóbal Balenciaga Museoan

01 Abuztua 2020 09:00 – 06 Iraila 2020 21:00


Fanny Alonso, Eli-Two (Elixabet Perdiguero), LAZA Clothing (Maialen Apaolaza), EME (Maialen Porroy) y Amarenak (Oihane Pardo), Kutxa Kultur Moda programaren bost diseinatzaile abuztuan eta iraileko lehen asteburuan egongo dira Getariako Cristobal Balenciaga Museoan.

Museoak erakusketa- eta salmenta-gune bat jarriko du, merkataritza-eremuaren barruan. Gune hori “Kutxa Kultur Moda diseinatzailearen txokoa” izango da, eta programa zein bere egoilarrak ikusaraziko ditu.

Ekintza mota hau egiten den lehen aldia da, eta diseinatzaileak beren standean egongo dira larunbat eta igandetan (11:00-14:00 / 15:00-19:00), jendeari harrera egiteko eta haien diseinuak eta proiektua azaltzeko. Eskuz edo makinaz josteko, lisatzeko eta marrazteko lanak ere egingo dituzte, beren lan-prozesua jendaurrean erakusteko.

 

2020ko abuztuaren 1etik irailaren 6ra
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa (Getaria)

Lehenbiziko lankidetza honetan, diseinatzaile parte-hartzaileak eta datak hauek izango dira:

Abuztuak 1-2 | Fanny Alonso
Abuztuak 8-9 | Eli-Two
Abuztuak 22-23 | LAZA Clothing
Abuztuak 29-30 | EME
Irailak 5-6 | Amarenak

Fanny Alonsoren argazkiak
Fanny 4   Fanny 6