Bihotz berdeak

27 Iraila 2020 00:00 – 30 Maiatza 2021 00:00

 

Bihotz berdeak Gipuzkoako gazteei natura ezagutzeko luzatzen diegun gonbidapena da. Naturalisten landa-lanetan oinarrituta dagoen sei irteeretako programa honek bertako animalia, landare eta paisaiarekin gozatzeko eta ikasteko aukera eskainiko du.

Hurbileko naturaren misterioen maitale eta ikertzaile gogotsuen gazte-talde baten kide izan nahi duzu?

Presta itzazu iparrorratza, mapa, prismatikoak eta botak, espedizioan goaz eta!

 

Adina
12-15 urte (Gaztedi eta #izanezberdin gazteak, 2005. eta 2008. urteen artean jaiotakoak).

Datak eta ordutegia
2020ko irailaren 27tik 2021ko maiatzaren 30era. Igande bat hilean.
Zazpi saio goizez, saio bat arratsaldez eta egun osoko saio bat.

Non
Gipuzkoako natur guneetan

Hizkuntza
Euskara

Sustatzaileak: Kutxa Ekogunea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
Laguntzailea: Real Sociedad Fundazioa

Izen emateak: 2020ko uztailaren 29tik irailaren 15era

Informazioa eta izen emateak: Bihotz berdeak

Prentsa-oharra

BihotzBerdeak web