Balenciaga familian

27 Uztaila 2020 11:00 – 23 Abuztua 2020 12:15


Ekimen honen xedea da Moda eta Ondarea. Cristóbal erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta familia parte-hatzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira.

Kutxa Fundazioaren GAZTEDI programaren bidez, Museoan egingo diren jarduera horietan familian parte hartzeko sarrerak zozkatuko ditugu.

Parte hartu ahal izateko, bi galdera erantzun beharko dira txanda bakoitzerako. Galdera horiek Kutxa Kulturren facebook profilean argitaratuko ditugu uztailaren 27tik abuztuaren 19ra bitartean. Parte hartzeko prest?

Irabazle bakoitzeko 3 sarrera banatuko dira, bi heldu eta haur bat (6-12 urte) edo bi haur (6-12 urte) eta heldu bat gozatzeko.

Sartu Kutxa Kultur-ren facebook-en eta parte hartu

 

Balenciaga familian
2020ko abuztuak 8/9 eta 22/23 | Ordutegia: 11:00-12:15
Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: 7 € helduak eta 5 € umeek

Balenciaga familian