Bizitzaren sarea | dinamizazio jarduera

01 Uztaila 2020 00:00 – 30 Iraila 2020 00:00


Naturarekin eraikiz instalazio iragankorra da, aurkikuntza, sorkuntza eta esperimentazio sentsoriala bultzatzen baitu. Bertan, haurrari jolasteko eta inguruko elementuekin loturak sortzeko eszenografia bizi, dinamiko eta aske batetik gonbidapena eskaini nahi zaio.

Instalazio honetan haurrek beraien jolasa uztartzeko aukera izango dute, eta esperientzia esanguratsuak sortzeko espazioa bilakatuko da. Bizitzaren sarea eta denen arteko loturak, harien bidez esploratuz, besteak beste. Jolas librean oinarrituta, harridura, sorpresa, ezagutze eta zirrara pizteko diseinatuta dago.

 

Ordutegia:
Astelehenetik igandera: 16:00-17:30

Adina:
haurrentzat

Topagunea
: Kutxa Ekoguneko Harreran
Prezioa: 6 € 

Informazioa eta erreserbak HEMEN

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

Bizitzaren sarea