Bioaniztasuna putzua

01 Uztaila 2020 11:30 – 30 Iraila 2020 19:30


Biziz betetako putzu artifizial baten interpretazio-panela

Kutxa Ekogunean putzu berezi bat sortu dugu. Putzu hau anitza da alde guztietatik: bere inguruan, sakonean, txokoetan eta ertzetan. Aniztasun honek, ehunka bizidunentzat bizilekuak sortzen ditu, putzura mota guztietako intsektu, alga, landare urtar, anfibio, eta hegazti erakarriz, elikatzera, ugaltzera zein bertan bizilekua egitera. Bizidunez beteriko putzu anitz hau, Ekoguneak eraiki du, eta bizidunen etxe izateaz gain, araztegiko uren garbitze prozesuaren azken fase gisa, bertan dauden hainbat landarek metalak xurgatzen dituztelarik. Kutxa Ekoguneko parkean zikintzen ditugun urak (ur beltzak) Zabalaga errekara garbi eta araztuta bueltatzen ditugu.

Nola lortzen du zapatariak ur gainean irristatzea? Zergatik dira arraultza urtar eta lehortarrak ezberdinak? Nolakoa da sorginorratza arrautzetik irtendakoan? 

Zatoz eta entzun putzuaren inguruan dauden soinu ezberdinak, aurkitu bertako bizidunak eta ikusi gizakiak egindako lanek ere naturaren alde egin dezaketela.

Sarrera librea eta doakoa

 


Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus