Tailerrak Kutxa Ekogunean

01 Uztaila 2020 11:30 – 30 Iraila 2020 19:00


Axola zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...

Ekoguneko dinamizatzaileek parkean zehar lagunduko dizute hainbat jarduera proposatzeko, hala nola lurra mugitzea, ureztatzea, biltzea eta arakatzea, jolasaren bidez instalazio iragankorrak sortzea edo urarekin esperimentatzea.

Astelehenetik ostiralera
16:00-17:00 (guztientzat): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17: 45-19: 15 (familientzat): Baratzea landu edo Ura esplortatuko dugu!

Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:30-12:30 (denentzako): Karraskari marraskariak
11:30-13:00 (haurrentzat): Ura arakatuko dugu!
16:00-17:00 (denentzako): Karraskari marraskariak
16:00-17:30 (haurrentzat): Armiarma sarea
17:45-19:15 (familientzat): Baratzea landu

 

Topagunea: Kutxa Ekoguneko Harreran
Prezioa: 6 €, haurrak eta helduak

Aldez aurreko erreserba HEMEN

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus