Jolas kutxak

01 Uztaila 2020 10:30 – 30 Iraila 2020 16:00

 

Jolas librea, sinbolikoa eta autonomoa sustatzeko materialen kita.

Orain, inoiz baino gehiago, espazio irekietan eta naturatik hurbil egon behar dugu gure lagunekin eta familiarekin. Oraindik ezin dugu Haur Parkea ireki, baina bitartean uda aprobetxatuz, hainbat jolas kutxa sortu ditugu materialekin, ekoparkeko lursail osoan libreki goza dezazuen. Anfiteatro bat, zelaiak, aterpe bat baratze artean, txoko bat errekaren ertzean, aukeratu zure jolasetarako eszenatoki perfektua, eta erabaki zein kit probatu nahi duzun. Oihalak, egurrezko panpintxoak, kometak, txotxongiloak, animalien txanoak, egiturak, kainaberak, jolas kooperatiboak, maskarak… Zaila izango zaizu bat aukeratzea!

Jolas kutxak: Ura arakatuko dugu!Baratza sentsorialaMundu txikiakGure etxea eraikiko duguIzan nahi duzunaHerri kirolak eta jolasakBuruhandiakEsploratzailea izan.
 

Bilketa-puntua: Kutxa Ekoguneko Harreran
Bilketa -ordutegia:
        Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 16:00etara
        Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10: 30etik 11:30era eta 15:00etatik 16:00etara

Prezioa: 3€ - 6 € / goiz osorako edo arratsalde osorako
ErreserbakHEMEN edo informazio gunearen bidez eta harreran

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus