LABO GO 27 | Myriam Perez Cazabon – HIRU (3)

Ostirala, 18 Iraila 2020 20:30


Dantza garaikidea ikuskizuna eta solasaldia NODEren eskutik (Kutxa Kultur Enean garatzen den proiektua).

Hiru (3)

HIRU (3) aukera berriak eraikitzeko helburuarekin planteatutako Myriam Perez Cazabon koreografoaren proiektu berria da, sorkuntza prozesuari eta ibilbideari garrantzia eman nahi diona. Laborategi ideia batetik abiatuta, ikerketan eta kontzeptuen transmisioan sakonduz, prozesuari beharrezko denbora eskeintzeko ahalegina da. Biltzen ditu, beraz, sormen prozesurako lan-egitura sendo bat garatzeko eta lengoaia pertsonala definitzeko helburuak, zeinak oinarritzat hartuz, material koreografikorekin esperimentatzeko aukera erreztuko duten. Komunikazioaren eraikuntzan beharrezkoak diren entzutean eta begiradan sakontzenko saiakera da.

HIRU (3), hiru bizikidetza atal edo espazio eszenaratzen dituen ez-ohiko espazioetarako dantza-lan esperimental bat da. Zimendu zehatzetatik habiatutako pieza moldagarri eta eraldagarri bat da, une bakoitzean bizigarria dena. Etengabeki eraikitzen den dantza lana.

Ficha artistikoa

  • Dantzariak: Eneko Gil, Leire Otamendi, Beñat Urretabizkaia, Olaia Valle
  • Kanpo begirada: Mizel Theret
  • Zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon

 

2020 irailak 18, ostirala | 20:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 3 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Ikuskizuna zuzenean emango da youtubeko Kutxa Kultur kanalean

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


LABOGO27 Hiru

GAUAK 2020 940x300