LABO GO 25 | Melissa Rivadeneira & Raitx

Ostirala, 07 Abuztua 2020 20:30


Dantza ikuskizuna NODEren eskutik (Kutxa Kultur Enean garatzen den proiektua).

Melissa Rivadeneira + Raitx - ¿Cómo puede…?

¿Cómo puede…? Bidaia gisa planteatuta dago, etxerako itzulera gisa, deserrotzearen minari aurre egiteko modu bat. Erortzen ari den, bere lekua aurkitzen ez duen, batetik bestera joan-etorrian dabilen gorputz bati buruzko inprobisazioaren bidez kontatutako istorioa da.

Sustrairik gabeko lorearen ideia abiapuntutzat hartuta, ibilbide txikien bidez eraikitzen da, entrega-ekintza gisa formulatuta. Inprobisazioa, testua eta objektuak izango dira bide hori, oinekin idazten den autobiografia hori eraikitzeko beharrezko elementuak.

Musika, mugimendua bezala, bat-batean jaioko da, eta Raitx euskal taldearen eskutik dator.

Melissa Rivadeneira - FourWomen

Gela propio bat (Virgina Wolf) eraikitzeko ideian inspiratuta dago. Gorputza bizitzeko, nigan zenbat izaki egon daitezkeen jakiteko beharragatik sortzen da: neskatoa, animalia, beti izan nahi nuen eta izan ez nintzen emakumea.

Hemen naiz, existitzen naiz, nire gorputza bizi dut, espazioa bizi dut, eta, batez ere, zalantzan jartzen dut emakume izatearen ideia horrek zer suposatzen duen.

 

2020 abuztuak 7, ostirala | 20:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 3 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)
Kontzertua zuzenean emango da youtubeko Kutxa Kultur kanalean

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


LABOGO25

Gauak2020 640x285