Mojo Workin´-en aldeko Festa

Ostirala, 03 Uztaila 2020 20:30


Big Bob Railroad. Hainbat urtez elkarrekin jo ondoren, 2016ko udaran Aitor eta Josuk hasiera ematen diote Big Bob Railroad taldeari, blues eta folk iparramerikarraren eremuan dabilen proiektu akustikoa. Delta-blueseko dobro eta slide soinuak abiapuntutzat hartuz, Mississippi deltako musikaren interpretazio (oso pertsonal) bat besterik ez da Big Bob Railroad.2017ko udaran “Session #1” grabatzeari ekiten diogu, gure lehen abesti sorta. Dobro, slide, kitarra akustiko eta perkusioz beteriko zazpi abesti, Son Housen bertsio bat barne.2019ko urrian “Session II” diska kaleratzen dugu, lehen diskaren bidea jarraitzen duen lana eta Mississippi Fred McDowellen bertsioa barneratzen duena.

Hitz gutxitan, hau da Big Bob Railroad.

Mojo Hand. Mojo Hand Donostian eratu zen 2016an. Taldearen errepertorioan Freddie King, Johnny Guitar Watson edota Frankie Miller-en mailako artisten blues klasikoak aurkituko ditugu, pieza propioez gainera. 2019an grabatu zuten lehen diskoa, taldearen izenarekin bataiatu zutena, eta zenbait jaialditan parte hartu zuten, Mojo Workin deituan, esate baterako.

Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Nando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Paul San Martín (pianoa).

 

2020 uztailak 3, ostirala | Big Bob Railroad: 20:30 | Mojo Hand: 21:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 15 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


BigBob Railroad   MojoHand


Gauak2020 640x285