Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra

01 Urria 2020 15:00 – 02 Urria 2020 19:00

 

2020 honetan goi-mailako joskintzako maisuaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko, Cristóbal Balenciaga Museoak Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarra aurkeztu du. Urriaren 1ean eta 2an egingo da, modu birtualean, Museoaren webgunearen bitartez.

Nazioarteko biltzar akademiko honek plataforma bat izan nahi du: jostunaren irudiari eta ondareari buruzko lan eta ikerketa-proposamen berritzaileak eta kalitatezkoak azalduko ditu arlo guztietan (esparru pertsonala, enpresarena, sormenarena, teknikarena, etab.), bai eta Balenciagaren biografia-, kultura- eta lan-testuinguruak aztertzen dituzten ikerketak ere.

Cristóbal Balenciagaren ezagutza zabala duten aditu ospetsuek osatutako batzorde zientifikoak 16 proposamen aukeratu ditu, 2019ko urrian ikertzaileentzako call for papers ekitaldian jasotako proposamenen artean.

Balenciagaren irudiaren garrantzia dela-eta, modaren historiatik ez ezik, beste ikerketa-eremu batzuetatik datozen proposamenak ere aukeratu dira, hala nola eremu ekonomikotik, komunikatibotik eta artistikotik, zentzu zabalean.

 

Bi egun goi-mailako joskintzaren maisuarekin batera
2020ko urriak 1 eta 2, Getaria
Online bakarrik

Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda

Informazioa eta plaza erreserba

Balenciaga octubre2020