Kutxa Ekoguneko Udalekuak

28 Ekaina 2021 08:00 – 30 Uztaila 2021 15:00


Uda honetan inoiz baino gehiago gure haur eta gazteek naturarekiko kontaktua eta lagunartea behar dutela argi daukagu. Horregatik, KUTXA EKOGUNEAk udalekuak  eskainiko ditu.

Urtero bezala, ingurumena oinarrian duten udalekuak diseinatu ditugu, naturarekin kontaktu estuan, aire zabalean eta talde txikietan, jasangarritasunarekiko eta hizkuntza ekologiarekiko konpromezua indartzeko helburuz. 

Izen-emateak: 2021eko apirilaren 29tik aurrera

 

Adina: 3-11 urte

Txandak
2021eko ekainaren 28tik uztailaren 30era
(astebeteko 5 txanda, astelehenetik ostiralera)

Ordutegia:
Sarrera: 8:00/9:30 | Irteera: 13:30/15:00
Bazkal orduko zaintza: 13:30eta hasiko da eta 15:00etan amaitu. Bazkaria haur bakoitzak ekarri beharko du eta bazkal ordu osoan hezitzaileen laguntza izango du, behin bazkaldu ostean, dagokien espazion egongo dira jolas librean.

Hizkuntza: euskara

Informazio gehiago eta izen-emateak


Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

UdalekuakKutxaEkogunea 2021   UdalekuakKutxaEkogunea2021