IDO 'Ilun eta abar' + J Martina

Osteguna, 17 Iraila 2020 20:30


Duela hilabete batzuk Idoia Asurmendi aramaioarrak hasitako proiektua da Ilun eta abar. Izen honekin, elkarlanean ari diren pertsonen lanak islatu nahi izan dira. Horien artean Maria Oses dugu, proiektu honetan zenbait melodiari hitzak jarri dizkiona. Bestalde, Nora Goialde artistak, alderdi bisuala jorratuz, proiektua apainduko du. Azkenik, Idoiak sortutako abestiak gorpuztuko dituen banda dago, Oriol Flores (perkusioa), Andoni Garcia (gitarra), Joanes Ederra (baxua) eta Idoia Asurmendi Ido (pianoa eta ahotsa) -rekin.

Musika estiloa anitza izango da, baina folk eta pop estiloak nabarmenduko dira batez ere.


J Martina

Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek J Martina egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea. Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, baita zer komunikatu nahi zuten ere.

 

2020 irailak 17, osteguna | 20:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 3 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Kontzertua zuzenean emango da youtubeko Kutxa Kultur kanalean

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


1. Ido 
2. J Martina
Idoia Asurmendi
J Martina

Gauak2020 640x285