Kresala Zinekluba | 'A king in New York'

Astelehena, 06 Uztaila 2020 20:30


Mahai-ingurua, solasaldia eta A king in New York (1953, Charles Chaplin) filmaren emanaldia Kresala Zineklubaren eskutik, Kutxa Kultur Gauak programaren erakunde laguntzailea.

Ekitaldi horren bidez, Kresala ZineKlubak pandemiaren ondorengo zinemaren egungo egoerari buruzko eztabaida sustatu nahi du.

Solasaldia: Nola eragiten dio Covid-19ko pandemiak zinemari?

  • Moderatzailea: Izaskun Montes, Kresala Zinekluba
  • Partehartzaileak: Jara Ayucar, Zineuskadi | Esther Cabero, Euskadiko Filmategia | Ekain Albite

 

2020 uztailak 6, astelehena | 20:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 3 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, zinea, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Kresala A King in New York poster   2020 KKGAUAK 1080x1080 Kutxabank 01