Asier Beramendi

Larunbata, 04 Uztaila 2020 20:30


Donostian musika talde bat sortzeko asmoz, 2012 urtean hasi zen Asier Beramendi lehen kantuak idazten, Salamancan, itzulpengintza gradua ikasten zuen bitartean.

2014 urtean, Suedian bizi zelarik, Eraul deituko zen taldearen lehen maketa grabatu ahal izan zuen. Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoen laguntzari eta maketako kantu batek izandako arrakastari esker, Etxea, txikitako lagun zuen Julen Idigorasekin —Skakeitan, Rinconada— seikotea osatu eta proiektuaren oinarriak finkatu zituzten.

Eraul taldearen Iraultza diska —Deierri Records / Gran Sol—, Haritz Harreguyren estudioetan grabatua, estatu osoan ekoiztutako 2017 urteko bostgarren americana diskarik onena izendatu zuen Mondo Sonoro aldizkariak, hainbat jaialdietan kontzertuak eskaintzera eraman zituena.

Egun, Madrilen bizi delarik, Asier Beramendi izenarekin konposizio berriak aurkezten dihardu. Betidanik entzun eta maitatu dituen blues, soul eta, batez ere, americana doinuak alde batera utzi gabe —betiere popez jantzirik—, elementu berriak txertatu dizkio doinu berriei: musika elektronikoan ohikoagoak diren elementuak —sintetizadoreak, erritmo kaxak eta modulatutako ahotsak— eta baxua edota teklatua bezalako instrumentuak. Gainera, euskara eta ingelesa baztertu gabe, gazteleraz idazteari ekin dio. Eraul taldean egiten zuen moduan, idatzi poetikoak makulu gisa erabiltzen jarraitzen du, zuzeneko hetereogenoa, koloretsua eta intimoa bezain indartsua eskainiz.

 

2020 uztailak 4, larunbata | 20:30
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldia

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Sarrera: 3 €
(aldez aurretik eta leihatilan). Kontsumizioa barne
Sarrerak erosi
Leihatilan
: hasi baino ordubete lehenago Tabakalerako informazio puntuan (0. solairua)

Jarduera hau Kutxa Kultur Gauak programazioaren parte da. Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza, antzerki, zenbait arte eszeniko eta tokiko proposamenekin. Kutxa Kultur-en eskutik magia eta talentuz beteriko programa batekin gozatu nahi dutenei zuzendutako proposamena da Kutxa Kultur Gauak.


Asier Beramendi

Gauak2020 640x285