Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez

02 Ekaina 2020 12:00 – 12 Urria 2020 20:00


Kutxa Kultur Artegunea erakustaretoak ateak berrirekiko ditu, Covid-19aren hedapenaren ondorioz itxita eduki ondoren.

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, artista geldiezina eta emankorra hainbat eremu artistikotan: pintura, eskultura, zinema, diseinu industriala eta grafikoa, argazkilaritza, kartelismoa, idazketa, etab.

Kutxa Kultur Arteguneak aurkezten duen Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketak artistaren argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen du, lehen aldiz.

 

  • Datak: 2020ko ekainaren 2tik urriaren 12ra
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
  • Komisarioa: Peio Aguirre
  • Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 3251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean
  • Liburuxka
  • Sarrera librea
  • Agintariek covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


ozio_gallery_nano